Haize Hegoa

Baigura 897m

Eskualdeko gune nagusia, M, IM, IE, E eta H haizez hegal egin daitekena. Ipar-mendebaldeko haizearekin soaring-a pottok eta saiekin, hegaldi termikoak, zeharkaldietako abiatze puntua.

M eta IM ko aireratze guneak, aldapa guttiko belardi erresak dira. IE-ko aireratze gunean aldapa gehiago bada. HE-ko aireratzea zailtasunik gabe egiten da lepoan. Bestela ere haranetik ateratzeko aski igotzea ez bagira segur, Erregelu-ko aire erakuslearen azpian den bazter ttipi batetik ere egitea posible da. Batzuk, beldurtzen dira bertan blokatuak gelditzea, baina heltzen den eremua erosoa da. Ekialdeko aireratzea tontorrean da, pixkat beheragotik aireratzen ahal da eta haranean ere bai. Beti jendea izaten da. Kasu egin, baliteke Mendabaldeko haize sartzeak izatea. Balizea (ffvl 143.9875 MHZ) eta livecam haizehegoa.fr. webgunean.

Zeharkaldi polit batzuen haztarnak sailakatuak dira « Aztarnak » kapituluan, hemen : Traces XC

Helmuga

Helmugako pentzea, bere haize erakuslearekin, bide ertzean den lepo batean kokatzen da, aisialdi gunearen parean. Iparraldeko haizearekin gradientea bada.

Nola etorri

Baionatik 30 minutura. Luhusoa eta Heleta artean, segi ezazu « Base de loisirs du Baigura » (Baigura aisialdi gunea) panela. Bagoidun joanjilea kasik ordu guziz abiatzen da udan, goizeko 10 etatik arratsaldeko 6ak arte eta sasoiz kanpoko arratsalde ederretan, 5,5 € -ren truke. Beste berezitasun bat: ostatu-jatetxea bada.

Argibideak 06 84 78 65 09 telefonoan, azarotik otsailera itxia.

Oinez, ordu bat edo ordua bat eta laurden behar da bide txikitik joanez edo IM ko eskolako maldaren ertzean den xendatik. Hesi batek goranzko bidea ixten du: bidea debekatua da autoentzat joanjilea martxan denean.

Neguan elkarteari uzten zaio pasatzen, baina goiko partean autoen kopurua murriztea kasu egin behar da.

Webgune ofiziala

Traduction Maialen Mintegui

IM ko aireratzea

Pilotu autonomoei zuzendutako deskribapen honek ez du elkartearen eta egileen erantzukizuna hartzen: abisatu gabe egin moldea alda daiteke, beraz, orri honen irakurtzeak, ez du kentzen eguraldiaren azterketa sakona eta gune horretara joaten diren pilotuak kontsultatzea behar beharrezkoa dela.